2003/11/28

> Berria: Elkartasuna > ERREPRESIOAREN KONTRAKO ELKARRETARATZEAK

  • "Errepresioaren" kontrako elkarretaratzeak deitu dituzte etziko
  • Berria, 2003-11-28 # Erredakzioa, Iruñea

«Errepresioaren amaiera» eskatzeko manifestazioak deitu dituzte etzi Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Hazparne eta Garazin. Hego Euskal Herriko hiriburuetako elkarretaratzeak 18:30ean eginen dira eta Iparraldekoak 16:00retan.

Hainbat euskal herritarrek bizi duten «jazarpen polizial, judizial eta politikoari nahikoa» dela esateko kalera ateratzeko deia egin zuten «zapalkuntza» jasandako hainbat lagunek atzo Iruñean. Errepresiorik ez, Askatasuna lelopean etzi eginen diren elkarretaratzeetan «Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoera» gogoratuko da. Deitzaileen ustez jazarpen polizial, judizial eta politikoei «erantzun egin behar zaie eta harresi bat antolatu» berriro gerta ez daitezen. Horretarako euskal herritarren «kontzientziazioa, antolakuntza eta mobilizazioa» bultzatu behar direla adierazi zuten.Deitzaileek Euskal Herrian azken hilabeteetan gertatu diren hainbat pasadizo gogoratu zituzten, tartean Espainiako Armadaren maniobrak. Gatazkak baduela irtenbidea iritzi zioten eta konponbidea «elkarrizketa eta errespetutik» etorriko dela esan zuten.

  • Hainbat eragileren atxikimendua

Deialdiak hainbat gizarte eragileren atxikimendua izan du Nafarroak. Aralar, Batasuna eta Batzarrek bat egin dute elkarretaratzearekin. Sindikatuek eta beste talde batzuek ere bat egin dute manifestazioarekin. Tartean daude; LAB, ESK, Sortzen-Ikasbatuaz, Etxerat, IA, EHGAM, edo AEK. Iruñeko hainbat peñek ere aldarrikapena bere egin dute: Donibane, Alegria de Iruña, Sanduzelai, Bullicio, Jarana, Anaitasuna, La Unica, San Fermin eta Armonia Txantreana.