- 'Haika-Segi auzia': Gazteei «zigor eredugarria» ezarri nahi dietela uste dute auzipetuek
- «Interes partidistak» alboratu eta Espainiari «herri gisa» erantzuteko eskatu diete eragileei
- Berria, 2005-02-10 # Aitziber Laskibar, Bilbo
«Gure larruan pairatutakoa azalezina bilaka daiteke», adierazi zuen Ibon Meñika auzipetuak. Izan ere, haren ustez, Espainiak «muntaia juridiko eta politiko baten erdian» kokatu ditu auzipetuak, Euskal Herriaren askapen prozesuari gazteek egiten dieten ekarpena «ezabatu» nahian. «Helburu politiko» hori lortzeko, gainera, Espainia «edozer» egiteko prest dagoela agerian geratu dela uste dute.Espainiako Auzitegi Nazionalak hasiko duena, baina, 42 gazteren epaiketa soila baino gehiago dela ziurtzat dute; «Euskal Herriaren eraikuntza nazionalari eusten dioten pertsona, kolektibo eta mugimendu ororen aurkako epaiketen hasiera» dela.
Areago, haien aurkakoa epaiketa dela esaterik badagoen ere zalantzan dute gazteek. Sei auzipetu behin-behineko espetxealdiak ezartzen duen lau urteko muga gainditzear direla eta, haiek aske ez uzteko «tarteko pausoa» dela uste dute. Halaber, «zigor eredugarria ezartzeko bete beharreko protokolotzat» dute, «espainolek epaiketa deitzen dioten hori». Meñikak azaldu zuenez, horregatik egin du Fiskaltzak 654 urteko zigor eskaera eta horrgatik dago Auzitegia berme juridikoak zein oinarrizko eskubideak urratzeko prest.
Hala ere, Haika eta Segiko gazteek epaiketaren aurrean kolore gorria erakustea erabaki dute. «Jakin badakigu epaiketa honetan eta ondoren gorriak eta bi ikusiko ditugula», esan zuen Markel Ormazabalek. Hala, joan den astelehenean egin zuten bezala, ostiralean ere eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzen dituen kamiseta gorriekin joango dira epailearen aurrera.
Herri honen etorkizuna inoren eskuetan uzteko prest ez daudela adierazteko dei egin zien euskal gizarteari zein gizarteko eragileei; «herri gisa, gurekin jai dutela esan behar diegu estatu espainiarrari eta frantsesari».
- Atxikimenduak: 2.000
Left Mass Formations of the Youth (Grezia). Irish Republican Asotiation (Irlanda). Rote Fraktion Neudorf (Alemania). Gruppe für rev. Arbeiter Innenpolitik (Austria). Rash Vallarta (Mexiko). La Txusma Colectivo de Resistencia Cultural (Kolonbia). Solidaires du Peuple Basque en lutte (Frantzia). Mario (Argentina). Juventudes Castellanas Revolucionarias (Gaztela). Centro Social Atreu! (Galiza). Cordinadora d'assemblees de joves de l'esquerra indep (Països Catalans). Asociacion Internacional Diaspora Vasca. Regüelta (Kantabria). EHNE. LAB Gazteak. ELA Gazteak. HIRU. Batasuna. Duina. Ikasle Abertzaleak. Iratzarri. Euskal Herriko Komunistak. Segi. Gaytasuna. Bilgune Feminista. Bai Euskal Herriari Ekimena. Historia Bolchevique. Matraka. Xirika aldizkaria