2005/11/17

> Laburrak: Ekitaldiak > EHGAMEK BIDEO EMANALDIAK EGINGO DITU GIPUZKOAN

  • EHGAMek bideo emanaldiak egingo ditu Gipuzkoan
  • Gara, 2005-11-17 # Donostia

Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Askapenerako Mugimenduak (EHGAM) bideo emanaldiak egingo ditu Beasainen eta Ordizian azaroaren 21etik 28a bitartean. Bideo emanaldia lau filmek osatuko dute, eta bakoitza egun banatan emango da. Aukeratu dituzten filmak “Sentenciados sin juicio”, “The other side of aids”, “Paragraph 175” eta “Depende de ti” dira. Horietan, hirurogeiko hamarkadan espetxeratu zituzten zenbait homosexualen kontakizunak eta hiesaren tratamendua izango dira hizpide nagusi.

Emanaldiak Beasaingo Udal Aretoan ­azaroaren 21ean eta 28an­ eta Ordiziako Barrena jauregian ­azaroaren 23an eta 24ean­ izango dira, guztiak ere 19.00ak inguruan.