2005/06/14

> Iritzia: Felix Gerenabarrena > GAY MARKETINA

Marketineko adituak identitateen bila ibiltzen dira. Beti da errezagoa produktu bat zuzentzea ezaugarri definituak dituen komunitate bati, orokorrean egitea baino.

Identitatea duten komunitate bat gay edo homosexualen komunitatea da. Sexu bereko pertsonekin harremanak izateaz gain mugimendu edo errekonozimendu nahi baten partaide dira gay asko. Horrek emoten die komunitate eta identitate zentzu bat gayei.

Baina aprobetxatzen al dute enpresek egoera hori?

Nik zalantzak ditut. Iragarkiak eta enpresen komunikazioak ia inoiz ez ditu kontuan hartzen gay harremanak. Egia esan honi erantzuteko beharbada gayek emon beharko lukete beraien eritzia, ez nik. Baina errez ikusten dena da identitate puntu hori argia izanez gitxiegi sakontzen dela enpresen komunikazioan.