skip to main |
skip to sidebar
- Gertakaria: Xanti Vicente Altxu 'Madelon' hil da, EHGAM-Gipuzkoaren sortzaileetako bat
- Berria, 2006-02-26
46 urte zituela hil zen atzo Xanti Vicente Altxu Madelon, Euskal Herriko Gay Askapen Mugimenduaren Gipuzkoako elkartearen sortzaile eta aitzindarietako bat. 1970etik 1990era bitartean EHGAMeko ordezkari ezagunenetakoa izan zen. 1979an, esaterako, polizia batek Francisco Javier Vadillo hil eta eraso homofobo hori salatzeko manifestazioa antolatu zuenetako bat izan zen. Minbizi baten eraginez hil da Madelon.