2005/04/01

> Iritzia: Imanol Alvarez > HAUTESKUNDE HAUETAN DEMOKRAZIA BERA DAGO JOKOAN

  • Jakinguran
  • «Hauteskunde hauetan demokrazia bera dago jokoan»
  • Berria, 2005-04-01 # Imanol Alvarez (EHGAM)
1. Zer dago jokoan hauteskundeotan?
Hauteskunde hauetan demokrazia bera dago jokoan. Zuzenbide estatu batean eskandalagarria iruditzen zait gizartearen zati baten ordezkaritza duen alderdi politiko bat legez kanpo uztea. Eta larriagoa iruditzen zait egoera horretan Ibarretxek hauteskundeetara deitzea. Lehendakariak sine die atzeratu beharko lituzke hauteskundeak, alderdi guztiak aurkeztu ahal izango direla bermatu artean.


2. Zer itxaropen duzu emaitzen harira?
Normalean, oso baikorra naiz, baina alor honetan ez dut itxaropen handirik. Parlamentu antidemokratikoa sortuko da. Ez dut uste konponbiderik etorriko denik. Eta konponbidea etortzekotan ere, ez da hauteskundeongatik etorriko.