1990/01/01

> Iritzia: Ramon Saizarbitoria, Koldo Izagirre > DISFRAZATU ASKO DABILELA USTELA SALTZEN

  • Disfrazatu asko dabilela ustela saltzen
  • Zeruko Argia, 1979-09-30 # Ramon Saizarbitoria, Koldo Izagirre

Homosexualitatea ez da iadanik bekatutzat hartzen jakingo duzuenez, gu baino azkarragoak ere mintzatu dira honetaz. Gauza gutxi epaitzen da gaur egun erlijio ikuspundu hutsetik, eta homosexualitatea ere ez da kulpabletzat jotzen, aspaldiskoan utzi da moral maila, arazo patologiko bat bihurtu dute homosexualitatea. Teologiatik zientziara pasa da: gaixo edo eriak hartu du bekatariaren lekua. Homosexual trastornoa kongenitoa zela erabaki zen, eta beraz, errurik gabea.

Ez da ez, gaur goizekoa arazoa. Grezia Helenikako gimnasioetan gizon adineko eta gazte loretsuren arteko irkontru atsegingarriak gertatzen omen ziren, izen handiak ere heldu zaizkigu geroztik: Wilde, Withman, Proust adibidez. Homosexualismoa uste baino ugariagoa gertatu da, eta kopuruari bagagozkio, kontutan hartzekoa.

Homosexualitatea, ez gutxitan, ar kondizioaren hondamenarekin berdintzen da, ekuazio ezaguna egin da homosexualitatea = emekatzea. Emekatu, afeminatu edo maripoxa esaten diogu irudi morbido, ibilera kulunkaria, jarrera preziosista edo hitz bitan esateko, persona lumadunari.

Baina ez da, urrik eman ere, emekatze edo afeminamendua homosexualitatearen nahitaezko kutsua: badago emekatua ez dagoen homosexualik, eta alderantziz. Homosexualekin gertatzen dena da, askotan, fenomeno mimetiko bat, hau da, arra izatearen atzerakada inkonszientea, problematikoa duen faktorearen ukoa. Ofenditua sentitzen da bere izatearen oinarrian bertan, eta ondorioz, hainbeste kasutan, kontestatuak diren kondizio arren gordeketa bat gertatzen da, eme azalaz hain zuzen ere. Bigarren natura bat sortzen da, fiktizioa. Eta hala mixtifikazio prozedura bat hasten da, benetako intentzio homosexualaren aldaketa bat. Eta hala azaltzen dira «gustatu» egin beharra, «enkantoa» eta gainerako adulterazio motak, gautxoriontzat hain arruntak dagoeneko.

Horrela sortzen da, Gil Alberten hitzetan, «maitasunaren hibai nagusiaren adar probintzianoa». Probintzianoa aipatuta gogorazio berdina denori: gipuzkoarra, probintzianorik probintzianoena. Izan ere, gure probentzi edo proontxi maitean badago denetako fauna, jendaila eta gixajea.

Ba horixe. Haza eta dotorezia nahasten duen asko dagoela. Eta guk beti urbanitatea gogoan.

No comments: