- Villabona · Politika
- Ahobatez onartu da gay eta lesbianen eskubideen aldeko mozioa Udalean
- «Lesbiana eta gay bikoteen adopzio eskubidearen aldeko» mozioa onartu da
- Tolosaldeko HITZA, 2003-10-24 # G. Azkue
«Lesbiana eta gay bikoteen adopzio eskubidearen alde. Alderdi Popularraren errekurtsoei ez» zioen idatzia aurkeztu zuten, haibat taldek, herenegun, Villabonako udaletxean egin zen osoko bilkuran.
Aldarte, Bizigay, Bizkaiako, Gipuzkoako eta Nafarroako EHGAM taldeek, Gaytasuna, Gaztelesgay, Gehitu eta Hegoak taldeen izenean aurkeztu zuten mozioa. Talde hauen esanetan «geroz eta nabariagoa da Alderdi Popularraren alde homofobikoa eta gay eta lesbianen oinarrizko eskubideen errespetua galerazteko gogoa».
EAJ-EA(7 zinegotzi), PSOE (zinegotzi bat) eta EBko (zinegotzi bat) udal ordezkariak bildu ziren osoko bilkuran eta guztiek onartu zuten mozioa. Alderdi Popularreko zinegotzia aldiz, ez zen bertan izan.
«Alderdi Popularraren Gobernuak ken dezala euskal izatezko bikoteen Legearen aurka aurkeztutako helegitea» eskatu zen bertan; «heterosexualen tratu bera jasotzeko eskubidea eta elkarrekin haur bat adoptatzeko eskubidea onartzea» eskatu zuten. Eta azkenik «joera homosexuala duten pertsonen giza-eskubideak errespeta daitezela» zioen ahotabez onartutako mozioak.
No comments:
Post a Comment