2005/06/17

> Berria: Borroka > SEXU ASKAPENERAKO TALDEEK FAMILIAREN FOROA SALATU DUTE

  • Sexu askapenerako taldeek Familiaren Foroa salatu dute
  • Sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren aurka dagoela adierazteko Familiaren Foro Espainolak biharko antolatu duen manifestazioa salatu dute sexu askapenaren aldeko Bizigay, Gaytasuna, Gaztelesgay eta EHGAM elkarteek. Gogora ekarri zuten gizarte demokratiko batean bazterketak ez duela lekurik.
  • Gara, 2005-06-17 # Donostia
EHGAM, Gaztelesgay, Gaytasuna eta Bizigay sexu askapenerako elkarteek Familiaren Foro Espainolak deituriko manifestazioa salatu zuten atzo, eta gizarteari, bertan ez parte hartzeko ez ezik, deialdia gaitzesteko eskatu zioten.

Bizigay taldeko kide Alberto Lópezek hitz egin zuen kolektiboaren izenean. Bozeramaileak honako hau azaldu zuen Familiaren Foroaren inguruan: «Sexu askapenerako taldeok familia benetan garrantzitsua dela uste dugu eta beti defendatu izan dugu, horregatik ezin dugu ulertu jainkozko eta moralezkokutsu edo zentzua izanda familiaren kontzeptuaz inor jabetzea».

Era berean, kolektiboak garbi utzi nahi izan zuen familia era guztiak funtzio berak bete eta helburu berak erdiesteko gai direla, baita familia eredu desberdinak beren artean baztergarriak ez direla ere, «baietz sinetsarazi nahi duten arren». Alde horretatik, Lópezek aniztasuna gizarterako aberasgarria dela ziurtatu zuen kolektibo osoaren izenean. «Aldaketari ez genioke beldurrik eduki behar, inoren aurka ez doalako», gaineratu zuen.
  • Demokrazia erlijioaren gainetik

Kolektiboak gogorarazi zuen gizarte libre eta demokratiko batean ezin dela inor baztertu sexu, erlijio edo pentsamolde arrazoiengatik. «Demokrazia erlijioaren gainetik dagoela argi eta garbi izan behar dugu denok», esan zuen.

Ion Albisu EHGAMeko kidea, berriz, Alderdi Popularrak Familiaren Foroaren manifestazioari adierazi dion atxikimenduaren inguruan mintzatu zen. Albisuk Alderdi Popularra «zoriondu» zuen, «bere ingurune naturalean» dagoela ikusten dutelako, «sotana eta muturreko eskuinaren artean».

EHGAMeko kideak gaineratu zuenez, Familiaren Foro Espainolak, «elizako hierarkiarekin batera, gustura erreko zituen surtan, euren arbasoek lehenago egin zuten bezala», eta berek ez diotela inori kalte egin nahi adierazi zuten.

Hori guztia aintzat harturik, bihar Madrilen egingo duten manifestazioa gaitzesteko eskatu zioten gizarte osoari, batez ere, kristauak direnei, eta ekainaren 28an, gay, lesbiana, bisexual eta transexualen eskubideen aldeko eguna dela-eta egingo dituzten ekintzetan parte hartzeko gonbita egin zieten. Horien artean, Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen egingo dituzten manifestazioak nabarmendu zituzten.

  • Gay eta lesbianen martxa
  • A.B., Biarritz
Eskubideak berak izatea aldarrikatuko dute, berriz ere, lesbiana, gay, bisexual eta transexualek bihar Biarritzen eginen duten Harrotasunen V. Martxan. «Harrotasunen martxa aurtengo gertakarien ispilua izango da», erran zuten ekimenaren antolatzaileek. Estatu espainolean onartutako bikote homosexualak ezkondu eta adoptatzeko legea, Estatu frantsesean homofobia zigortzeari buruzko legea eta lehen aldikoz II. Munduko Gerran deserritutako homosexualak aitortzea dira, besteak beste, aipaturiko gertakariak. «Familia horiek aitortzea eta ezkontzeko eta adoptatzeko eskubideak» aldarrikatuko dituzte.

> Berria: Ekainak 28 > GAY ETA LESBIANAK PREST DAUDE NOR DIREN AURTEN ERE OZEN ALDARRIKATZEKO

  • Homosexualitatea: Gay eta lesbianak prest daude nor diren aurten ere ozen aldarrikatzeko
  • Gay eta Lesbianen Harrotasun eguna da ekainaren 28a, eta ekitaldi sorta zabala antolatu dute
  • Berria, 2005-06-17 # Arantxa Iraola, Donostia

Ekainaren 28an, ohikoa denez, Gay eta Lesbianen Harrotasun Eguna ospatuko da. Egunotan hainbat ekimenek ekarriko dute gogora hitzordua. Espainiako Kode Zibilean onartu berri duten aldaketak leku berezia izango du Hego Euskal Herriko ospakizunetan, txalotzeko, aurki sexu bereko bikoteei ezkontzeko aukera emango baitie.

Atzo Donostian Euskal Herriko Gay Askapenerako Mugimendu EHGAMeko kideek agerraldia egin zuten. «Lortu duguna, gure harrotasunaren alde egin dugulako lortu dugu», ekarri zuen gogora Mikel Martin taldekideak, baina oraindik ere bide luzea dagoela nabarmendu zuen: hezkuntza heterosexista, homofobia, sexuz aldatu nahi duten pertsonen beharrak asetzeko gai ez den osasun sistema... Horiek guztiak, oraindik ere aldatu beharreko errealitateak direla nabarmendu zuen, eta bide horretan gogor lan egiteko prest daudela. Halaber, mundu zabalean gay eta lesbiana asko egoera larrian bizi direla gogorarazi zuen.

Batu eta segi leloa hautatu dute aurtengo ospakizunetarako, eta ekainaren 28an, manifestazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan, 20:00etan. Nafarroan, E28 plataforma osatu dute Gehitu eta Kattalingorri taldeek, Lumatzako, EHGAMeko eta Ilota-ledoko hainbat kiderekin batera. Hainbat ekitaldi prestatu dituzte, beti ere homosexualek, lesbianek, bisexualek eta transexualek bizi duten errealitatearen inguruko informazioa zabaltzeko asmoz. Azkenaldian legearen esparruan egin diren aldaketak txalotu dituzte plataformako kideek, baina oraindik ere bide luzea badela egiteko azpimarratu dute.Plataformak prestatutako egitaraua bihar bertan hasiko da, Uharteko dantzaleku batean gauerditik aurrera eginen duten bestarekin. Hitzaldiak izanen dira nagusi, berriz, hurrengo asteko ekitaldien artean. Hilaren 21ean hiru transexualek euren esperientziak kontatuko dituzte, Zabaldin, 20:00ean. Hilaren 24an, berriz, Gehitu taldeko koordinatzaile Sergio Iñigez familia berrien inguruan mintzatuko da. Hilaren 27an 5gays.com antzezlana emanen dute Barañainen. Ekitaldiak hilaren 28an bertan eginen duten manifestazioarekin amaituko dira. Lapurdiko Gay eta Lesbianen Elkarteak bihar du aldarrikapen eguna. Berdintasunaren aldeko ibilaldia egingo dute Miarritzen. Aurten hiesak ukanen du lehentasuna Helene Poliart elkarteko Lehendakariaren esanetan. Homosexualen aldeko legeak onartu badira ere, Poliarten ustez, oraindik ez da gizartearen aitzinean berdintasuna bermatzen.

> Berria: Borroka > EHGAM, GAYTASUNA ETA BESTE ELKARTEAK, FAMILIAREN FOROAREN MANIFESTAZIOAREN KONTRA

  • Bihar Madrilen egingo den manifestazioari, ez
  • Homosexual elkarteek eta hainbat kristau taldek errefusatu egin dute Familia Foroaren deialdia
  • Berria, 2005-06-17 # Erredakzioa, Donostia

Kezka, haserrea eta egonezina eragin du sektore askotan bihar Madrilen homosexualen ezkontzaren aurka Espainiako Familiaren Foroak antolatuta egingo den manifestazioak. Ahots asko altxa dira kontra. EHGAMek, esaterako, prentsa oharra atera du Bizigay, Gaytasuna eta Gaztelesgay elkarteekin batera. Familia «benetan inportantea» dela nabarmendu dute, eta horregatik egiten dutela hain justu manifestazioaren kontra: «Ezin dugu onratu Jainkozko edo moralezko kutsu edo zentzu batekin, familiaren kontzeptuaz inor jabetzea».

Kristauei zuzendu zaizkie prentsa oharrean. Manifestazioa «gaitzesteko» eskatu diete, eta gizarte bidezkoago baten alde egiteko. «Gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasunean oinarritutako gizarte bat eraiki nahi dugu».Biharko manifestazioaren aurka idatzia plazaratu du Gehitu gay eta lesbianen elkarteak ere. «Gay eta lesbianen berdintasunerako eskubideen aurkako manifestazioa da», nabarmendu dute. «Bigarren mailako herritar gisa jarrai dezagun nahi dute». Manifestazioaren bidez «bereizkeria» sustatu nahi dela uste dute. «Manifestazioaren leloak honela dio: Familiak garrantzia baitu. Horixe garrantzia duela, gay eta lesbianontzat ere garrantzia du, noski», erantsi dute, eta «berdintasuna, justizia eta duintasuna» eskatu dituzte gayentzat, lesbianentzat eta beren familientzat.Zenbait kristau taldek ere, manifestazioaren kontra daudela erakutsi dute. Gehitu elkarteko erlijio gaietako batzordeak, esaterako, gay eta lesbianaz osaturiko beste hainbat kristau elkarterekin batera egindako idatzia plazaratu zuen atzo. «Elizaren parte sentitzen gara; Eliza ez baita hierarkia hutsa, baizik eta Jainkoaren herria», eman dute aditzera. «Ez dugu familiaren erakundea deuseztatu nahi», nabarmendu dute. Familia ereduen sarea zabaldu nahi dutela diote, guztiak aintzakotzat hartzeko, eta garatzeko behar duten «ingurune finkoa» eskaintzeko.Ildo horretan, biharko manifestazioari bizkarra eman eta uztailaren 2an Madrilen sexu bereko bikoteen eskubideen alde egingo denari atxikimendua erakutsi nahi izan diote.Eliza Gara elkarteak ere bere iritzia erakutsi nahi du afera honen aurrean. Gaur arratsaldean, Bilbon agerraldia egingo dute. «Aldarrikapena» egiteko agerraldia izango dela iragarri dute, eta bertan parte hartuko du Aitor Urrestik. Bizkaiko Elizbarrutiak bere jardunetik kanpo utzi zuen, antza, homosexualen eskubideen aldeko meza batean parte hartu zuelako.

> Berria: Ezkontza > FRAGA AFIRMA QUE LA LEY DE BODAS GAYS VULNERA L ALIBERTAD IDEOLOGICA, RELIGIOSA Y DE CULTO

  • Fraga afirma que la ley de bodas gays vulnera la libertad ideológica, religiosa y de culto
  • 20 Minutos, 2005-06-17
El presidente de la Xunta de Galicia y candidato a la reelección, Manuel Fraga consideró hoy que si los obispos han decidido acudir mañana a la manifestación contra los matrimonios homosexuales es porque se está vulnerando la libertad ideológica, religiosa y de culto.

En declaraciones a TVE, Fraga se refería al comunicado de la oficina de información del Arzobispado de Madrid emitido ayer, en el que se informaba de que cerca de veinte obispos, entre ellos el cardenal y arzobispo de Madrid, Antonio María Rouco Varela, participarán en mañana en la manifestación en contra de la ley que permitirá el matrimonio entre homosexuales.

"Cuando la Iglesia, que lo hace muy pocas veces, se decide a ir a la calle, hay motivos para pensar que no estamos cumpliendo el artículo 16 de la Constitución", que garantiza la libertad ideológica, religiosa y de culto, consideró Fraga.

Aseguró que si él estuviera mañana en Madrid "y yendo como van mis queridos obispos, entre ellos mi paisano Antonio María Rouco, por supuesto que asistiría, pero no puedo hacerlo porque estamos en jornada de reflexión y sería criticado".

Fraga consideró que el derecho de manifestación es para todos, "incluidos los señores obispos". Señaló que se trata de una manifestación en defensa de la familia, "hoy en grave peligro", aunque por "mucho más que por esa ley que afecta a pequeñas minorías".

En este sentido, se refirió a la reforma de la ley para agilizar los trámites de divorcio y se preguntó si "alguna mujer va a tener hijos en esas condiciones".

Insistió en que "la crisis de la familia propiciada por un gobierno que no la respeta es el fondo" de la manifestación de mañana, a la que le deseó un gran éxito.

Dijo no tener nada en contra de los homosexuales, pero insistió en que no se debe llamar matrimonio a la unión entre dos personas del mismo sexo, "porque matrimonio es una mujer que se convierte en madre, que no es precisamente lo que ocurre" en esas uniones.

Calificó de "chantaje" las manifestaciones de la plataforma gay del PP de que si asiste a la manifestación el presidente del partido, Mariano Rajoy, se sentirán expulsados del partido.

Adhesiones y críticas
El Foro Español de la Familia presentó la adhesión de alrededor de 1.000 ONG de 27 países a la marcha que se celebrará el sábado en Madrid contra el matrimonio entre homosexuales y nuevos obispos anunciaron formalmente su asistencia, al tiempo que aumentan las críticas a esta protesta.


Para la presidenta de la Federación Estatal de Lesbianas, Gays y Transexuales (FELGT), Beatriz Gimeno, la actitud de muchos obispos "es una imagen sacada de hace treinta años" y supone "la vuelta del nacionalcatolicismo y de la extrema derecha española".

El portavoz de la Conferencia Episcopal Española, José Antonio Martínez Camino afirmó ayer en la Cope que la ley de bodas gays abre la puerta “evidentemente” a uniones entre miembros de una misma familia y a relaciones de consanguinidad.

“Esta legislación define el matrimonio como una unión coyuntural con cualesquiera personas. No es que se equiparen las parejas del mismo sexo al matrimonio, sino que se desvanece el matrimonio en el código civil para dar cabida a todo y eso es lo que va a quedar”, ha afirmado el portavoz.

La nueva norma es el hecho más grave con el que se ha encontrado la Iglesia católica “en sus dos mil años de historia y por eso tenemos que actuar con todas las consecuencias” ha aseverado Martínez Camino, en referencia a la manifestación contra el matrimonio gay del sábado próximo en Madrid, convocada por el Foro Español de la Familia.

Según el portavoz, la nueva ley “deja de contemplar la unión conyugal entre un hombre y una mujer que pueden procrear, y se pierde el respaldo legal para los que quieren educar a sus hijos en el matrimonio”.

“No todos tenemos derecho a todo, y eso no supone discriminación” ha agregado.

Obispos tras la pancarta
“Esta es una cita única en la historia”, ha dicho Martínez Camino, y ha reconocido que “no es habitual el respaldo de la iglesia a una manifestación convocada por un foro civil”.

A la marcha acudirán al menos cinco arzobispos y una quincena de obispos. El de Granada, fletará 22 autobuses gratuitos para quien quiera viajar a Madrid.

“Este es un momento histórico en el que debemos actuar con todas las consecuencias”, ha añadido el portavoz, quien ha expresado el “respeto e incluso comprensión de la Iglesia por las personas homosexuales".

No hay contramanifestación, pero si otro acto
La Federación de Gays y Lesbianas ha zanjado los rumores sobre una posible contramanifestación a la marcha del sábado y ha convocado un acto para el mismo día a las 12.00 horas junto al monumento a la Constitución para defender la nueva ley.


Según el Foro de la Familia, miles de organizaciones les apoyan
El Foro Español de la Familia, convocante de la manifestación, afirma que han recibido el apoyo de miles de organizaciones similares de todo el mundo. Esta adhesión lleva a la organización a considerar que la marcha contará con un gran apoyo popular


Llamamiento a acudir al Carnaval de Carlinhos
El mismo día de la manifestación habrá un desfile del Carnaval protagonizado por Carlinhos Brown que obligó a modificar el recorrido de la marcha contra los matriomonios gays para no colapsar el centro. El Carnaval tendrá lugar a partir de las 19:00 y recorrerá la Castellana desde Plaza de Castilla a Nuevos Ministerios.


La presidenta de la FELGT, Beatriz Gimeno, ha desmentido que desde la Federación se esté haciendo un llamamiento para que la agente acuda al desfile con banderas arcoiris de apoyo a los matrimonios homosexuales y precisó que estos llamamientos se están haciendo a nivel personal.
"Es una concentración para celebrar la diversidad y la libertad frente a una manifestación por la intolerancia".