2005/07/07

> Laburrak: Eskubideak > URRETXUKO UDALA GAY ETA LESBIANEN ESKUBIDEEKIN

  • Udala gay eta lesbianen eskubideekin
  • Goierriko HITZA, 2005-07-17
Asteleheneko Urretxuko Udalbatza orokorrean, Gay, lesbiana, transexual eta bisexualen Harrotasunaren Egunaren ildoan, kolektibo honen eskubide berdintasun osoa lortzen laguntzeko asmoa agertzen zuen mozioa onartu zen. Bertan adierazitakoaren arabera, «Udalak berdintasun hori lortzeko neurriak bultzatzeko konpromezua hartzen du», besteak beste. Era beran, Udalak bat egiten du nazioarteko hainbat taldek eta zenbait herrik hasitako ekimenarekin, maiatzaren 17a homofobiaren eta transfobiaren aurkako mundu mailako eguna aitortzeko.

No comments: