- Maiatzaren 15a, familien nazioarteko eguna
- Berria, 2006-05-14 # Marijo Mendieta · Magala, familia homoparentalen elkartearen izenean
Absolutistak printzipioz, ez dute ulertu nahi gaur egungo gizartea hainbat familia ereduz osatua dagoela.
Haurra egoki garatzeko balio duen familia eredu bakarra aita batek eta ama batek osatutakoa dela argudiatzen duten eztabaidak entzuten ditugu, egunak joan eta egunak etorri. Aitzitik, orain arte egin diren azterketa gehienek erakusten dute haurra egoki garatzeko oinarria maitasuna eta errespetua direla. Hazi eta hezten den familia eredua dena delakoa ere, maitasunak eta errespetuak segurtasuna emango die eurak izateko (edozein pertsonaren oreka egokirako beharrezko premisa).
Eztabaida horien guztien premisa da haiek eztabaidaren argumentazioa aurreiritzietan edo/ eta irizpide erlijiosoetan kokatzen dutela (batzutan eskutik joaten dira biak).
Magalak, familia homoparentalen elkarteak, maiatzaren 15a ospatuko du, familien eguna, familiak garelako. Ez dugu beste familia eredu batzuen aurka egiten, baina errespetu bera eskatzen dugu geure familientzat.
No comments:
Post a Comment