2006/05/10

> Berria: Elkartasuna > EUSKAL HERRIRATZEAREN ALDEKO MANIFESTAZIORA DEITU DUTE IRUÑEAN

  • Euskal Herriratzearen aldeko manifestaziora deitu dute Iruñean
  • Ibaetako manifestuarekin bat egin duten Nafarroako eragileek deitu dute larunbaterako, 19:00etan
  • Berria, 2006-05-10 # Erredakzioa, Iruñea

AEK-ko Aitziber Gisasola eta Komite Internazionalistetako Sabino Cuadra izan ziren 37 gizarte eragileren izenean hitza hartu zutenak. Manifestaziorako deialdia egin zuten larunbaterako, Euskal presoak Euskal Herrira, eskubide guztien jabe lelopean. Iruñeako Golem zinemen aurrean da hitzordua, 19:00etan. Euskal presoen eskubideen defentsa egingo dute ibilbidean. «Jendetsua izatea nahi dugu, Ibaetako dokumentuak jaso dituen atxikimenduak bezain jendetsua».

Gisasolak eta Cuadrak euskal presoek eta euren senide eta lagunek bizi dituzten baldintzak salatu zituzten. Eskubide urraketa zehatzak salatu zituzten: Ocañako, Jaengo eta Curtiseko espetxeetan lagunen bisitak murrizteko neurriak zorroztu egin dizkiete euskal presoei. Lehen, hiru hilabetean behin lagunen zerrendak alda zitezkeen; orain sei hilabetera luzatu dute epea. Bisitetarako epealdi luze batean jende bera izatea eragiten dute horrekin. A Lamako espetxean, berriz, zerrenda mugagabea edukitzetik sei hilabetero hamar lagunen zerrenda egitera bultzatu dituzte. Gainera, David Cebrian Berriozarko euskal presoa Villabonatik Curtisera urrundu dute; Euskal Herritik 800 kilometrora. Frantziako espetxeetan ere ez da samurra egoera. Mikel Almandoz Burlatako euskal presoa Fresneseko espetxean egunero bi bider identifikatzeari uko egiteagatik bakartu egin zuten; mitard-ean sartu zuten 20 egunez.Senideek eta lagunek, bien bitartean, ehunka kilometro egiten jarraitu dute. Eta istripuak ere izan dira.Horiek guztiak amaitzeko neurriak lehenbailehen hartzeko eskatu dute. «Euskal herritar horiek Euskal Herrian egon behar dute eta eskubide guztiak bermatu behar zaizkie, inbidualak zein kolektiboak. Ez Logroñon, ez Burgosen. Ez Bordelen ez Pauen».Gatazkaren irtenbide politikorako egungo espetxe politika oztopoa dela nabarmendu zuten, eta hori gainditu egin behar dela prozesu demokratiko bat ireki nahi baldin bada. «Preso, senide edota lagunen batentzat beranduegi izan baino lehen».

  • Ibaetako manifestua
Bi estatuei eskaera: Tratu duin eta begirunezkoa eskatzen dute euskal presoentzat. Honako eskubideak bermatzeko: osasun eskubidea, komunikazio eskubidea, hizkuntz eskubidea, hezkuntza eskubidea, ama eta aitatasun eskubidea eta askatasunerako eskubidea. Eta Euskal Preso Politikoen Kolektibo gisa, Euskal Herrian eta elkarrekin bizitzeko eskubidea.

Bat egin dutenak: ELA, LAB, ESK, EILAS, HIRU, EHNE, ELB, AEK, Komite Internazionalistak, EHE, EHGAM, TAT, Eguzki, Bilgune Feminista, SOS arrazakeria, IGA, Orreaga, IA...

No comments: