2006/06/23

> Berria: Hezkuntza > HAMAR NERABETIK HIRUK HOMOSEXUALITATEA GAIXOTASUNA DELA USTE DUT

  • Ikerketa: Hamar nerabetik hiruk homosexualitatea gaixotasuna dela uste du
  • EITB24, 2006-06-23
Ikasle gehienek -hamarretik bederatzik- onartzen dute ikastetxeetan pertsona homosexualei edo ustez homosexual direnei tratu txarragoa ematen dietela.

Madrileko soziologo, psikologo, antropologo eta irakasle talde batek egindako ikerketa baten arabera, ikastetxeetan homofobia dago. Izan ere, txostenean esaten denez, hamar nerabetik hiruk uste du homosexualitatea gaixotasuna dela.

Gainera, hamar ikasletik bederatzik onartzen dute ikastetxeetan pertsona homosexualei edo ustez homosexualak direnei tratu txarragoa ematen dietela. Bullyng kasuak existitzen direla ere azpimarratzen da txostenean.

Bestalde, ikerketaren arabera, ikastetxeetako irakasle eta hezitzaileek egoera honen aurrean "pasibotasun kezkagarria" agertzen dute, eta ondorioz, ikasleek "aurreiritzi eta ideia nahastuak" garatzen dituzte.

Horretaz gainera, egoera honi buelta emateko, irakasleriari ezinbestekoa den prestakuntza eta material didaktikoa falta zaizkiola nabarmentzen da txostenean.

No comments: