Bilbo aldeko neska lesbianak
Matraka, 2006-05-17 # NAUN
Esaten du nire lagun bat hedatzen hasia dela “lamia” hitza emakume edo neska lesbianoi deitzeko; baina, badaezpada ere, “lesbiana” hitza jarri dut izenburuan, guztiok ulertuko duzuelakoan. Bizkaikoa izanda eta “lamia” izanda, harremanak bilatzen hasi nintzen nire moduko beste emakume batzuekin, elkarrekin hitz egin eta kontuak partekatzeko nahian. Eta ustekabea izan nuen berehala, bai, ustekabe handia eta txarra. Nahiko adierazgarria da EHGAM taldearen web gunea Gipuzkoako taldearena izatea, eta Gehitu taldea Donostian bakarrik aritzea. Nahiko adierazgarria, era berean, EHGAMek Bizkaian-Bilbon zein jarduera gutxi egiten duen ikustea. EHGAMek Bizkaian duen kontaktua, Txokolanda, hilabete dexente da ez dabilela. Beraz, non daude Bilbo – Bizkaia aldeko neska lesbiana euskaldunak? Ez dut ezbaian jartzen egon badauden. Baina, non, ordea? Etxean ez dira denak egongo, ezta? Edo armairu barruan? Alegia, ez al dago Bilbo inguruan mugidak egiteko gogoak duen neska lesbianarik? Oro har, emakumeen eta lesbianen mugidetan parte hartu nahi duen emakumeerik, jarduerak, irteerak, bilerak edo gauzak antolatu nahi dituen neskarik?. Iruditzen zait HUTSUNE HAUNDI-HAUNDI BAT dagoela hor eta, beraz, hemendik, dei egin nahi diet Bilbo aldeko emakume lesbianoi. Ez dugu elkarrekin bildu beharrik? Ez dugu zerbait egin beharrik? Ez gara existitzen? Ezin diogu ekarpenik batere egin gizarte honi? Eta ezin gera, behintzat, gu geu bildu eta daukaguntxoa partekatu? Gizartean urtuta segitu behar ahal dugu, axukrea kafean bezala? Horra nire zalantzak eta nire galdera Naun
2006/05/17
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment