2006/06/16

> Berria: Ekainak 28 > "LESBIAN AND GAY PRIDE", BERDINTASUNAREN ALDE BIARRITZEN

  • «Lesbian and Gay Pride», berdintasunaren alde
  • Gara, 2006-06-16 # Baiona
Bihar eginen dute Biarritzen urteroko lesbianen eta gayen “Harrotasun martxa”. Seigarren edizioa da, eta aurten «berdintasuna» aldarrikatuko dute. 2007. urtea Estatu frantsesean hauteskundeen urtea izanen da, eta horregatik, lesbianek eta gayek gertakari hori kontuan hartzea erabaki dute aldarrikapen ekitaldi hori egiteko. Antolatzaileek adierazi zuten: «Hauteskundeen aurreko azkeneko ‘Harrotasun martxa’ izanen da; beraz, hautagaiengana eta alderdi politikoetara joko dugu herritarren artean berdintasunik ez dagoela adierazteko». Berdintasun beharra hainbat arlotan zegoela azaldu zuten: «Kodigo zibilean ez dago berdintasunik; homosexualak bigarren klaseko herritarrak dira oinarrizko eskubide asko ukatzen baitizkiete; esate baterako, adoptatu edo ezkontzeko». Asanblea Nazional frantsesean ordezkatuak diren alderdi politikoak eta sindikatuak gonbidatu dituzte bihar Biarritzen arratsaldeko lauretatik goiti abiatuko den “Harrotasun martxan” parte hartzera.

No comments: