2006/06/10

> Berria: Hiesa > LORE GORRIAK, HIESAK HILDAKO GOGORATZEKO

  • Lore gorriak, hiesak hildakoak gogoratzeko
  • Duela 25 urte hil zen hiesak gaixotutako lehenengo pertsona; xingola gorri itxurako oroitarria jarri dute Atotxan
  • Irutxuloko HITZA, 2006-06-10 # Ion Lopez

Lore gorriz osatutako xingola gorri handi bat da Kalkuttako Teresa plazan Atotxan hiesak hildakoen omenez jarritako oroitarria.

Euskadiko Ihesaren Aurkako Koordinakundeak bultzatutako ideia hau Donostiako Udalari aurkeztu zion, eta hark epaitegi aurreko plaza proposatu zuen, oroitarria jartzeko. Duela 25 urte ezagututako gaixotasun horren kontrako borrokan aurrerapauso handiak eman direla esan dute koordinakundeko kideek, baina hala ere, ohartarazi egin dute gaur egungo egoeraz; gizartea hiesaren aurrean lasaitu egin dela dio koordinakundeak. Gaixotasuna, gaur egun EAEn, gehienbat, sexu harremanen bidez kutsatzen dela esan dute koordinakundeko kideek.

Iñigo Segurola arkitektu-paisajistak diseinatu du oroitarria. Altzairuzko profila du xingolak eta barruan, lur gorrixka eta urte osoan lore gorriak izango dituzten landareak.

Atzoko aurkezpen ekitaldian Iñigo Lamarka EAEko Arartekoa, Odon Elorza alkatea, alderdi politiko guztietako udal ordezkariak eta hiesaren aurkako koordinakundeko, botikari elkarteko, Gehituko eta EHGAMeko kideak izan ziren. Odon Elorza alkateak esan zuenez, «Afrikan eta Asian hiesaren aurkako berehalako neurriak hartzea derrigorrezkoa da».

No comments: