skip to main |
skip to sidebar
> Laburrak: Borroka > EHGAM ETA BESTE TALDEAK, FAMILIA EREDU BAKARRAREN AURKA
- Familia eredu bakarraren aurka
- Berria, 2006-07-07
Benedikto XVI.a aita santuak Valentzian (Herrialde Katalanak) egingo den Familien V. Nazioarteko Topaketetan parte hartuko duela-eta, talde kristau batzuek eta talde homosexualek, bakoitzak bere aldetik, elkarretaratzeak egin zituzten atzo Elizak, eta bereziki Aita Santuak, bultzatzen duen familia eredu bakarraren aurka. Kristau Sarea, Fedea eta Justizia, Arnasatu eta Eliza Gara taldeak Bilboko Katedralaren aurrean elkartu ziren. Taldon iritziz, «familia aniztasuna aberastasuna da, zaindu eta garatu beharrekoa». Horregatik, euren ustetan, Eliza Katolikoaren kide diren guztiek «begirune sakona» erakutsi behar diete familia osatzeko dauden eredu ezberdinei. «Bazterketa ez da Jesusen jarraitzaileon ezaugarri; aitzitik, onarpenak, harrerak, barnean hartzeak eta laguntzeak izan behar dute gure ezaugarri». EHGAM, Bostaxola eta Medeak taldeak Donostian elkartu ziren, Aurre egiozu beraien familia eredu bakarrari! leloarekin.
No comments:
Post a Comment