2006/06/18

> Berria: Ekainak 28 > OSTADARRAREN KOLOREETAN BLAI, MIARRITZEN

  • Ostadarraren koloreetan blai
  • Berria, 2006-06-18 # Miarritze
Ehunka pertsona bildu dira Miarritzeko (Lapurdi) karriketan, gay, lesbiana eta transexualen eskubideak aldarrikatzeko. Hitz bakarrean laburbildu dute aurtengo leloa, berdintasuna eskatuz. «Eskubideen aitzinean berdinak, ezkontzeko, haurrak adoptatzeko, gure sexualitatea traba eta eragozpenik gabe bizitzeko», adierazi du Philippe Lacoste Miarritzeko gay, lesbiana eta transexualen elkarteko presidenteak. Goizean hainbat elkartek eztabaida egin dute Miarritzeko itsasargian. Gauean besta giroa nagusitu da Miarritzeko dantzalekuetan.

No comments: