2006/06/27

> Berria: Ekainak 28 > UDALBILTZA ADIERAZPENA GAY ETA LESBIANEN NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA

  • Udalbiltzaren adierazpena Gay eta Lesbianen Nazioarteko Eguna dela eta
  • Udalbiltza, 2006-06-27
Honako mezu honen bidez, bihar hilak 28, burutuko den "Gay eta Lesbianen Nazioarteko Eguna" dela eta honakoa adierazi nahi du Udalbiltzak.

Euskal Herrian bizi diren gizon emakume guztiek beren eskubideak bermatu behar zaizkie, euren nortasun ezaugarriak eta kultura, lanerako eta bizitza duinerako eskubidea bereziki errespetuz; inolaz ere bere jatorriaren, sexu edo izaeraren kariaz inor diskriminatu gabe.
Ohar honen bidez gure atxikimendua aldarrikatzera gatoz nazioarteko agiri, hitzarmen, itun, konbentzio edo deklarazio guztiei; bereziki aipatuz bizitza eta gorputz osotasun eskubidea, pentsaera edo aukera nahiz orientazio sexualagatik bereizkeria gabeko berdintasunaren aldeko lanean ari direnei.


Pertsona oroko giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztiez erabat eta egiazki gozatzeko eskubidea behar dute izan. Gizon-emakume guztiek izan behar dute eskubide hauek gauzatzeko babesa eta beren sexualitatea aukera berdintasun zein askatasunez bizi eta gozatzeko eskubidea.

Zentzu honetan euskal herritar ororen eskubideen zaintzan instituziook dugun erantzukizuna azpimarratu nahi dugu. Eta bide horretan benetako urrats sendoak hartzeko konpromisoan berresten gara. Gay eta lesbianen kolektiboari gure babes eta elkartasuna adieraztea nahiko ez delako, Udalbiltzako hautetsiok eskubide hauen defentsan eta egikaritzean lanean jarraituko dugu udalez udal eta esparruz esparru jakinarazi nahi dugu.

No comments: