- Gehituk Donostia Ospitaleari eman dio Zilarrezko saria
- Donostia Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoen Unitateak eskuratu du aurtengo Zilarrezko Gehitu saria, bertako langileek HIESa dute gaixoekin agertu duten «adeitasuna, tratu ona eta arreta» eskertzeko. Gehituko kideek gogoan izan zuten HIESa ofizialki ezagutzen dela 25 urte betetzen direla aurten.
- Gara, 2006-05-06 # Donostia
Saria eskaintzen zeuden artean, elkarteko presidenteek gogora ekarri zuten aurten 25 urte betetzen direla gaixotasunaren existentzia ofizialki onartu zenetik, eta, zentzu horretan, Gehituko HIESaren aurkako komisioak saria Donostia Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoen Unitateari ematea proposatu zuela adierazi zuten.
Bereziki, unitate horretako kideak lanean boluntario hasi zirela nabarmendu zuten Pavía eta del Santok, eta martxan jarri zen unetik «lanpostuak eskatzen ziena baino askoz gehiago» eskaini dutela goraipatu zuten.
«Gaixo hauek tratamendu terapeutikoak jarraitzen dituzte, baina gertukoak egiten zaizkien pertsonen behar handia izaten dute, eta langile profesional hauen artean halako pertsonak aurkitu dituzte», gaineratu zuten presidenteek.
- «Asteko hiru pertsona»
1988 urtean jarri zuten martxan zerbitzua, gaixotasun horren kasuak goraka zihoazen unean. «Asteko hiru pertsonak galtzen zuten bizitza gure unitatean. Oraindik ez zen ezagutzen HIESari aurre egiteko tratamentu egokirik», ekarri zuen gogora. Unitate horretan lanean aritu direnek une oro pertsonaren duintasuna errespetatu dutela ziurtatu zuen.
No comments:
Post a Comment