- Familia aniztasuna onartzeko eskatu diote Elizari talde katolikoek
- Berria, 2006-07-05 # Erredakzioa, Bilbo
- Aniztasuna, aberastasuna
«Nazareteko Jesusen jarraitzaile gara, eta gure jardunaren zutabea ez da bazterketa. Guk sexu bereko bikoteak edota banatutako bikoteak onartzen, babesten eta laguntzen ditugu». Horregatik, talde katolikook Elizari familia aniztasuna errespetatzeko eta onartzeko eskatu diote, eta, era berean, «Benedikto XVI.a aita santuak defendatzen duen familia eredu bakarra» bazterrean uzteko. Hain zuzen, uztailaren 8 eta 9an Valentzian (Herrialde Katalanak) egingo den Familien Nazioarteko Topaketetan izango da Aita Santua. Han defendatuko duen ereduarekin ados ez daudela adierazteko antolatu dute biharko ekimena. «Gure ustez, elkarbizitzako modu ezberdinak ez dio familia ereduari mehatxu egiten. Txirotasunak, immigrazioak, langabeziak, etxebizitza eta lan duina ez izateak, prekarietateak, etxeko indarkeriak, kontsumismoaren eta indibidualismoaren ondorioek, edota maitasun faltak sortutako sufrimenduak egiten diote kalte familiari».
No comments:
Post a Comment