2006/06/21

> Berria: Ekainak 28 > EHGAMEK ZENBAIT EKITALDI ANTOLATU DITU BILBON

  • EHGAMek zenbait ekitaldi antolatu ditu Bilbon, ekainaren 28ko Askapen Gay eta Lesbianoaren Nazioarteko Eguna dela eta
  • Europa Press, 2006-06-21 # Bilbo

Euskal Herriko Gay Askapen Mugimenduak (EHGAM) zenbait ekitaldi antolatu ditu Bilbon, ekainaren 28an ospatzen den Askapen Gay eta Lesbianoaren Nazioarteko Egunaren inguruan, EHGAMeko iturriek gaur iragarri dutenez.

Horrela, ostiral honetan, Tel Aviveko Queeruption mugimenduko Mark Rowleyk "GayLesQueer Borroka Ekialde Hurbilean" izenburuko hitzaldia eskainiko du, arratsaldeko 19,30 aurrera, Boluntan (San Antongo BBK eraikina).

Halaber, Askapen Gay eta Lesbianoaren Nazioarteko Egunean bertan, ekainaren 28an, manifestazio bat abiatuko da arratsaldeko 20,00etan Bilboko Moyua plazatik. Hegoak, BiziGay, Euskal Hartzak, Aldarte eta Queer Ekintza taldeekin batera antolaturiko martxa izango da.

Gainera, manifestazioaren ondoren, afari-ikuskizun-jaia izango da Kafe Antzokian; 20 euro balio du afarirako tiketak, baina ikuskizunerako (23,45 aldera) zein geroko jairako sarrera doan izango da. Ikuskizunean parte hartuko duten artistak, Esteban transformista, Iker Ortiz de Zarate Euskabaret taldearekin eta Eneko Amezketa eta bere Antzart dantza taldea izango dira. Bertan, 2006ko Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina banatuko dira.

No comments: