- Manifestazioa » Gay eta Lesbianen Nazioarteko Eguna
- Transexualen eskubideak aldarrikatu dituzte
- Gay eta Lesbianen Nazioarteko Egunaren harira, gay, lesbiana eta transexualen aurkako erasoak salatu dituzte festa giroan eginiko manifestazioan
- Irutxuloko HITZA, 2006-06-29 # Erredakzioa
Bukaeran, agiri bat irakurri zuten. Transexualen eskubideak izan ziren aurtengo Gay eta Lesbianen Nazioarteko Egunaren ardatza. «Legeak aurrera doaz, baina oraindik asko dago egiteko. Gizon eta emakume transexualoi dagozkigun eskubideak ukatzen dizkigute. Lehenbailehen onartu behar da genero identitateari buruzko legea eta Osasun Publikoak sexua aldatzeko ebakuntza bere gain hartu behar du, doan izan behar du», aldarrikatu zuten.
- Homofobia salatuz
Aita Santuaren zuzendaritzapean, Valentzian egingo duten Munduko Familia Topaketaren kontra ere gogor egin zuten. «Errespetuari, elkarrizketari eta gizartearen errealitateari irain egiten diote, eta heterosexismoa, matxismoa, lesbofobia eta transfobia inposatzen jarraitu nahi dute», adierazi zuten.
Duela gutxi hildako Santi Altxu Madelon ere gogoan izan zuten eta manifestazioa hasi aurretik minutu bateko isilunea egin zuten. Euskal Herriko gay eta lesbianen alde hasieratik lan handia egin zuela eta hari egin diezaioketen omenaldirik onena lanean tinko jarraitzea dela azpimarratu zuten.
No comments:
Post a Comment