2006/06/28

> Laburrak: Ekitaldiak > "GAYLESBTRANS" ZIKLOA ABIATU DU ZINETOGRAMEK AZKOITIAN

  • Azkoitia > Kultura
  • 'Gaylesbtrans' zikloa abiatu du Zinetogramek
  • Uztailak 16ra bitartean hamar film emango dituzte Matadeixen eta Baztartxo Antzokian
  • Urola Kostako HITZA, 2006-06-28 # I. Elorza
Gaur ospatzen da mundu osoan zehar Gay eta Lesbianen Harrotasunaren Nazioarteko Eguna. Horren harira, Matadeixe Zinetogram Taldeak Gaylesbtrans Zinema Zikloa antolatu du. Gaiari buruzko hamar film emango dituzte uztailaren 16a bitartean.

Ekainaren 30ean Baztartxon egingo duten saioa izan ezik, gainontzeko filmak Matadeixen ikusteko aukera izango da, 21:30ean. Ostiralekoa izango da denboraldiko 35 milimetroko filmen Baztartxoko azken emanaldia.

No comments: